SEXUALITATEA
Sexualitatea bizitzaren bulkada da, bizitzan egotea da, konexioan, plazerean, gozamenean… Psikoterapia prozesuekin gertatzen den bezala, bere sexualitatea landu nahi duten, kasu honetan emakumeen, banakako prozesuak Aurrera eramaten ditut. Nire lanaren alderdi hau nire sexualitatea kontzienteki esploratzen eta lantzen hasi eta arlo hau zein garrantzitsua eta indartsua den ezagutu dudanean hasten da. Sexualitatea zentzu zabalean ulertuz, sexu indibidual eta partekatuarekin ez ezik, sentsualitatea, erotismoa, sentsoriala, intimitatea, desioa… bizitzearen gozamenarekin loturan.
Nire kasuan, nire gorputzarekin eta plazerarekin bere esanahi zabalenean, konektatu nauena izan da lanketa hau. Sakonago eta aldi berean arintasunera eraman nauena, dimentsio bat desblokeatu da. Gehiago nago nire gorputzean, nire gorputza barrutik bete dut, nire sentsazioen pertzepzio handiagoa dut, nirekin lotura zuzenagoa da.
Taoismoan, Tantra, sexologian eta psikokorporean esperientzia zuten irakasleekin lan egin dut eta hainbat urtetan nire prozesua burutzen ibili ondoren, beste emakume batzuekin laguntzeko zerbitzura jarri naiz, beraien alkimia bizi dezaten.
Zure zailtasunak, blokeoak, desioak, asetzen direnak eta ez direnak, balio ez dizuna, zure sinesmenak, gustuak, sentsualitatea, erotismoa, markatu zaituen aurreko esperientziak, etab. Edo, niri gertatu zitzaidan bezala, besterik gabe GEHIAGO DAGOELA badakizu eta horretarantz joan nahi baduzu. Genitaltasunetik plazera gorputz osora zabalduz, zure sentsazio guztietara eta bizitzan izatearen gozamenaz konektatu.
Prozesu hauek gehienbat sarean egiten ditut, izan ere, saioetan praktika batzuk egingo ditugunez eta leku intimo batean egotea komeni da, bertan askatasunez burutu ahal izango dituzu (kamerarik gabe ere).