BANAKAKO AKONPAINAMENTUAK
Pertsonen prozesuak akonpainatzeko pasioa nire prozesu terapeutikoa hasi nuenean jaio zen. Nahasita sentitu nintzen, blokeatuta, ez nuen ulertzen zer gertatzen zitzaidan, ez nekien zer egin. Ulertu nuen ezin nuela horrela jarraitu, eta zer espero nezakeen jakin gabe, psikologo batengana jo nuen. Espazio horretan, mimoz lagunduta, neure barnea sentitzen hasi nintzen, nire burua ezagutzen, ulertzen, aurretik ausartu ez nintzena adierazten eta gordeta nituela ez nekizkien gauzak hitzetan jarri ahal izan nituen. Ezagutzen ez nituen nire alderdiak aurkitu nituen. Hobe senti araziko ninduen zerbait kanpoan konpultsiboki bilatzetik, barneko ongizatea eraikitzen hasi nintzen. Horrek bizitza hobea izan zitekeela deskubritu arazi zidan, bizi-kalitate handiagoa zegoela, ezagutzen nuena baino aseago sentituz bizitzeko modu bat bazegoela… eta argi ikusi nuen horretan lan egin nahi nuela. Beste pertsona batzuei nik hasi nuen prozesua egin dezaten laguntzera. Nire esperientziak ematen didan konfiantzatik egiten dut.
Norberarentzat espazio bat behar duen edonori lekua ematen diot, aske, errespetatua, zaindua, eta lagundua sentitzeko leku seguru bat. Krisi pertsonaleko momentu batean aurkitzen bazara, desorientatuta, larrituta, pertsonalki edo bizitzarekin asegabe sentitzen bazara… Horretan lan egiten eta nabigatzen lagunduko dizut. Baita landu edo sakondu nahi duzun arlo edo gai zehatz bat badago. Edo, besterik gabe, zure burua ezagutu, pertsonalki garatu edo eguneroko bizitzan bizi duzuna konektatuta eta kontzienteki lantzeko espazio bat nahi baduzu.
Paziente-terapeuta binkuloa da prozesuaren oinarria, behar duzun erritmora egokituko naiz intimitate eta zaintza giro batean. Helburua espazioa zurea egitea da, zaren bezalakoa izatea modu jatorrenean, zeure burua ezagutzea, erakustea eta bizitza modu horretan bizitzea esperimentatzea da, zure osotasunetik. Bizi gabe edo itxi gabe geratu ziren gauzak, beste garai batean gertatutakoak eta orainaldian oraindik ondoeza, sufrimendua eragin, edo blokeatzen zaituztenak. Edo barruan daramazun hori atera norbaitek sostengatzen zaituen bitartean guztiz ulertu eta sentitu behar duzun bitartean. Prozesu terapeutikoan, batzuetan ikusi ez zenuena ikustea da, batzuetan distantziagatik, eta beste batzuetan, agerikoa delako. Zure mugak ezagutu, zure BAI eta EZ, benetan gozatzen duzuna eta nahi duzuna. Baita esku artean dituzun eta ezagutu ez dituzun baliabideak. Egiten duzunak zer zentzu duen zuretzat, eta zergatik egiten duzun modu horretan. Aldatu ahal duzuna eta nahi duzuna aldatu, zure esku ez dagoena onartu edo aldatu nahi ez duzuna. Zeure burua ulertu, eta, besterik gabe, lasaiago egon ondorioz. Sendotasunez, mimoz eta errespetuz gidatu, akonpainatu eta lagunduko zaitut, zure prozesua egiten duzun bitartean. Behar duzun guztian barneratu eta nabigatu zure alderdirik benetakoenetik eta kontzienteki, hau kontsultan eginez, Alkimia eginez, gero zure eguneroko bizitzara eraman ahal izateko. Horrela bizitza beteago, espontaneoago eta asegarriago baterantz joango zara.