NOR NAIZ?

BANAKAKO AKONPAÑAMENTUAK

SEXUALITATEA

KURTSOAK

KONTAKTUA

Automatikoki bizi gara, estimulu askorekin, gainkargatuta, guretzat berezkoa ez den erritmoan, gugandik deskonektatzen gaituena… eta gure gorputzetik. Konturatu gabe edo zehatz-mehatz nola jakin gabe, gure bizitzan zerbait ondo ez dagoela konturatzen gara batzuetan, zerbait gurekin bat ez datorrela sentitzen dugu. Honek jada ez dit balio. Eta ez dakigu zer egin edo nola bideratu hau, baina badakigu ez dugula horrela jarraitu nahi, aldaketa bat nahi dugula!

Bide hori hartu ahal izateko, intimitate espazio bat eskaintzen dizut. Zurekin berriro kontaktuan jartzeko. Zure gorputzera itzul zaitezen, zure sentsazioetara, zeure burua sentitzera, begirada zugan jartzera eta zeure buruari entzutera… eta konekzio hori izan dadila zure gidari, zure iparrorratza, zuri baliagarri zaizun bizitza baterantz joateko.

BIZITZA OSOAGO BATERANTZ…

Pertsona batek bere bizitzaren jabe egiten denean, bere bidea, erabakiak eta nahiak zalantzan jartzen hasten da. Kontuan hartzen du nola bizi nahi duen benetan, zer BAI nahi duen bere bizitzan eta zer EZ duen nahi, eta nola. Zure barrualdearekin koherentzian sentitzen zarenean, beteta sentitzen zara, aseago, arinagoa eta espontaneotasunez mugitzen zara. Egoera horretan, ez duzu besteei atsegin ematea bilatzen, ezta baimenik ere, zeure beharrak asetzeko norabidean zoaz… horrek energia, argitasun eta gozamen gehiagorekin sentiarazten zaitu, horrela zeure buruarengan eta bizitzan botere handiagoz bizitzeko sentsazioa berreskuratuz.

Harremanetarako formularioa

Pribatutasun-politika onartzea

11 + 5 =

Telefonoa

+34 680 648 861

Helbide elektronikoa

arantza@arantzakareaga.com

BILBO

Villarias kalea 10, 8ª, 803 dep,
48001 Bilbo

GERNIKA

Karmelo Etxegarai kalea 6 behea,
48300 Gernika-Lumo
Skip to content