NIRI BURUZ
Nire izena Arantza Kareaga Diaz da. Psikologoa eta Gestalt terapeuta naiz. Nire lanbidea nire identitatearen parte da. Zortea eta esker oneko sentitzen naiz gustuko dudanean lan egin ahal izateaz, eta bide hau jarraituz nire barnearekin koherentzian sentitzen naiz.
Betidanik liluratu izan nau pertsonak nolakoak garen jakiteak, zer gertatzen zaigun, zergatik egiten dugun egiten duguna, bakoitzaren atzean dagoen istorioa… Eta bizitza honetan nola senti gaitezkeen hobeto. Jakin-min horrek mota eta gai ezberdinetako tailer, ikastaro eta formakuntzetara eramaten nau. Horietan ezagutza/jakituria integratzen dut eta nire akonpainamendu estiloan pertsonalizatzen dut. Baina gehien, nire prozesu pertsonalaren bidez eta nire pazienteen bitartez ikasten dut, euren bizipen eta experientziak nirekin partekatzeko konfidantza zan duten eta izaten jarraitzen dutenei esker.
Nire lehen pausuak psikologo moduan 2015ean izan ziren, banakako akonpainamenduak eginez eta tailerren antolakuntzan parte hartuz. Geroago, hainbat urte eman nituen entitateetan, babes beharra zuten adin txikikoen familiekin esku hartuz, eta bertan lortu nuen orain eskaintzen dudan oinarri eta konfiantzarekin lan egiteko esperientzia.
Pentsamenduak, emozioak eta gorputz sentsazioak dira nire gidak. Eta gorputzaren lanaren eta sexualitatearen potentziala nire azalean ulertu nuenetik, arlo hauek gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira nire bizitzan eta, aldi berean, prozesu terapeutikoak egiteko estiloan. Lehen eta orain bat izan da, nire prozesu pertsonalean maila sakonago batean sartu naiz, “nire gorputza betetezen” eta neure burua aberastuz. Horrek presentzia, osotasun, poz eta gaitasun pertsonal handiagoarekin sentiarazten nau bai bizitzan, zein pazienteekin.
Euskaraz eta gaztelaniaz egiten dut lan, bai aurrez aurre kontsultan eta baita online ere.
Nire formakuntza eta ibilbide profesionala:
Prestakuntza:
-
Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofizialeko kidea: BI04560 bazkide-zenbakia.
-
Psikologian lizentziatua, EHU/UPV, 2006-2011.
-
Haur eta Nerabeen Psikologia Klinikoko Masterra ISEP, 2010-2012.
-
Gestalt Terapian Formakuntza, IPETG 2016-2019.
-
Osasun Psikologia Orokorreko Masterra (ikasten).
-
SANDPLAY: arezko kaja bidezko terapia Joaquin Blixekin 2020-2021.
-
Familia eta antolakuntza konstelazioen sarrera 2021.
-
Claudio Naranjoren SAT programaren Eneagramaren INTRO, 2022.
- INTRO Somatic Experiencig® 2023.
Ikastaroak, tailerrat, kolaborazioak, eta ematen dizkidan gauza gehiago …
-
Nazioarteko adopzioari buruzko ikastaroa, EHU 2010.
-
Ebaluazio psikologikoa haurren babesean, Agintzari eta CSM Osakidetza, 2017.
-
Psikopatologiaren hurbilketa latentzia-aroan, Agintzari eta CSM Osakidetza, 2017.
-
Sexu-abusuak: alderdi praktikoen azterketa sakontzea, SEIP Agintzari, 2017.
-
Hainbat tailer eta Gestalt terapia maila pertsonalean 2014az geroztik.
-
Jainkosaren esnatzea: Arketipoen bidez lan egitea. 2021-2022.
-
Sexualitate taoistari buruzko etengabeko prestakuntza 2021-2023.
-
Tantra Praktikak 2021az geroztik.
-
Saajeva Hurtado “Plazeraren subiranoak” 2023rako bazkidetza.
- “Nire familiaren maitasunagatik”, transgenerazionala, zuhaitz genealogikoa. Ainhoa Calderero 2023.
-
Emakumeen sexualitateari buruzko hainbat ikastaro eta klase magistralak Nadine Lee-rekin 2023.
- Hainbat: ikastaroak, tailerrak, klase magistralak, emakumezkoen sexualitateari, polaritateei, gorputzari, metodo sintotermikoari, hilerokoaren zikloari, etab. Irakasleak: Elma Roura, Manuela Escobar, Sonia Encinas, Elena Sofía, Amyann Art etab.
Aipatzeko garrantzitsua iruditzen zaidan datu bat 2013az geroztik terapia pertsonalean nagoela da. Hainbat profesionalen esku egon naiz, ikuspegi eta profil ezberdinekin (Gestalt, sistemikoa, psikokorporala, etab.). Horietako bakoitzak maila pertsonalean eta profesionalean hazten lagundu dit, eta prozesu psikologikoa lehen pertsonan bizitzea zer den ezagutarazten dit. Gaur egun, prozesu honetan eta superbisioan jarraitzen dut (nire pazienteen prozesuetan lagun nazaten), eta horrek kontziente, presente eta disponible egotera narama bai bizitzan, eta bai psikologo moduan nire pazienteei nire onena emateko.
Nire ibilbide profesionala:
- 2009-2010 Praktikak ARESTI ZENTRO PSIKOLOGIKOan (Bilbo), diziplina anitzeko zentroan, zailtasunak dituzten adingabeei eta haien familiei maila psikologiko klinikoan eta psikoedukatiboan laguntzen.
- 2010-2011 erkidegoko GIZARTE ZERBITZUekin lankidetza, zeregin psikohezitzaileak dituzten adingabeei laguntzeko.
- 2015 PSIKOTALDErekin nire psikolopgo bidea hasi zen. Lagun eta lankide batekin eskuz esku lehen terapia prozesuak hasi ziren. Terapeuta gisa lan egin nuen helduentzat, adingabeentzat eta haien familientzat eta taldeekin tailerretan.
- 2015-2017 Portaera-zailtasunak dituzten adingabeekin, ikastetxeekin, haien familiekin eta baita inguratzen zituzten baliabideekin ere psikologo gisa aritu nintzen OSATUZ programan, LAGUNGO FUNDAZIOAren bitartez.
- 2017-2021 AGINTZARI Esku-hartze Psikosozialeko Programan parte hartu nuen eta Bilboko Udaleko adingabeen arloko psikologo gisa aritu nintzen familiekin lanean.
- 2018an kontsulta pribatuan prozesu psikologikoak egiten hasi nintzen nire kontura..
- ORAIN denbora osoz bakarkako prozesu psikologikoak eramaten ditut bai pertsonan eta bai online, talde tailerrak zuzentzen ditut eta online eskaintzen ditudan ikastaroetan jarraipena egiten dut.
Harremanetarako formularioa
Telefonoa
Helbide elektronikoa
BILBO
Villarias 10, 8ª departamento 803, 48001 Bilbao
GERNIKA
Karmelo Etxegarai 6, Bajo, 48300 Gernika